Debekuen gainetik, Gora Iruñea

(Audioa: infozazpi)

Yolanda Barzina Iruñeko udaletxetik Nafarroako Gobernuaren jauregira pasa zelarik, itxaropen tarte ttikia zabaldu zen euskal hiriburuan. Maia alkate berriaren lehen urratsak eta ixilguneak aintzat hartuta, pentsatu nahi izan genuen aro berria irekitzen ari zela, doi doi bazen ere, Iruñean.

Olentzeroen inguruko erabakiak, ohiko debeku batzuen gainditzea, joera berriak atzematen ziren hainbat esparrutan. Maiak ez omen zuen Barzina izan nahi.

Aberri Egunean, esaterako, izugarrizko baldintza estuak eta, jakina, alde zaharretik kanpo, karpa baterako baimena lortu zen. Lehen esan bezala, gauzak aldatuak zirela sinetsi nahi izan genuen.

Ez zen horrela, berriz.

1512ko konkistaren inguruko ekitaldietan esnatu ginen, amets goxoa uxatu eta betiko ametsgaiztoan geundela ulertzeko. Berriz ere, herri mugimenduaren jarduerak debekuen bidez oztopatzeko borondatea agerian gelditu zen, eta Sanferminen inguruan bergauza gertatzen ari da.

Debekuak, Gora Iruñearen festagunearen egitasmo ausart eta erakargarria bertan behera, tentsioa igo nahi dute UPNkoek Iruñean. Bukatu da irekiera saioa, aurreko iluntasunera itzuliko gara?

Ikusi beharko. Jendartearen erantzuna ere neurtzen ariko dira, ziur asko. Nabarmena da haserrea eta pentsatu behar da herri mugimenduak ez direla isilik geldituko.

Baina, batez ere, garai berrian gaudela aintzat hartu behar dute UPNkoek. Jada ez dute balio aurreko aitzakia errezek. Ezin zaio aro honetako erronkari aurreko formulaz erantzun.

UPNkoek, beharbada, sinetsi nahi dute honelako astakeriak debalde pasatzen direla, bestelako ondoriorik gabe. Ez dute atzematen, nonbait, jendarte mailan bildutako haserrea. Ba, erraldoia da. Murrizketek, iruzurrek, ustelkeriak, gehiegikeriek, eta, orohar, UPNren egunoroko jarduerak inoiz baino erreakzio zabal eta sakonagoa eragiten dute, Navarra foral eta españolaren ereduak inoiz baino erakargarritasun gutxiago duelarik.

Dekeku berriek joera hori areagotuko dute, zalantzarik gabe. UPN isolatuago geldituko da, beraz. Ez dirudi oso negozio ona denik, gaur egungo egoeran, halako bidea hartzea.

Baina, bestalde, pentsatzen ahal da debeku eta itxikeriaren garaietara itzultzen direla irekitako zirrikitu ttikian izugarrizko tropela pasatzen ari zelako. Izututa daudelako egin dutela, hots.

Herri mugimenduaren arrakastaren beldur direla begibistakoa da. Baina, kalkulu bat ala bestea eginik ere, makurtzen ari dira, erabaki onartezinak baitira, jendearen haserrea piztuko dutenak, alegia.

Ereduen arteko talka honetan, UPNk itxikeria, espainiartasuna eta neoliberalismoaren ikurrak hartu ditu. Herri mugimenduak, berriz, bestelako Iruñea eta bestelako Nafarroaren ametsa adierazten du.

Lehia, berriz ere, pizturik dago. UPN, PPren babes bakarraz. Herri mugimendua, gero eta lagun gehiagorekin. Argi dago, ezta? Ba, argi esan dezagun, Gora Iruñea!

Leave a reply

El ventilador españolista arranca

El mismo día en el que se acusa a Uxue Barkos de buscar un beneficio personal al apoyar la concesión de ayudas a Euskalerria Irratia, El Mundo difunde otra crónica-basura en la que se presenta como estafadores a Jon Garai y Rosika Iriarte, dos personas de la izquierda abertzale que salieron hace tiempo de prisión,…

Egunkaria: hamar urte pasa ondotik…

(audioa infozazpin: http://www.info7.com/2013/02/19/egunkaria-10-urte-2/) Duela hamar urte, militar espainiar armatuek itxi zuten euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra. Guardia zibilak ziren aipatu militarrak eta espainiar epaile baten aginduz egin zuten. Hainbat lagun atxilotu zituzten, gainera, gerora, tortura larriak salatu zituztenak. Hamar urte pasa badira ere, eraso bortitzaren oiartzuna ederki aditzen da oraingoz. Epaiketaren inguruko erabakiek ez zuten…

Euskal estatuaren osaketa hartu behar da zerumuga…

Euskal estatuaren osaketa hartu behar da zerumuga, ene ustetan, eta helburu hori argi izanda, bideak, erritmoak, formulak.. pentsatu, aztertu, adostu eta gauzatu beharko dira. Hor arkitektura erronka handiak agertuko zaizkigu, gaur egungo egoeratik agertoki berrietara iristea konplikatua izanen delako; baina are zailagoa bidean jartzen ez bagara. (…) Elkarrizketa osoa: http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/01/16/floren-aoiz-ezin-dugu-pentsatu-independentzian-zatituta-gauden-bitartean/ http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/01/16/floren-aoiz-ezin-dugu-pentsatu-independentzian-zatituta-gauden-bitartean/2/ http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/01/16/floren-aoiz-ezin-dugu-pentsatu-independentzian-zatituta-gauden-bitartean/3/      

Iceberg erraldoiaren mutur ttikiaz

http://euskalerriairratia.com/?p=489476 Ergel handia da gure Cervera? Uste duzue? Horrela laburtu daiteke gertatutakoa? Besterik ez? Xelebrekeria hauek direla eta, kontatzen diguten zerbait sinetsi duzue? Nori ematen ahal zaio oinarrizko fidagarritasunik, auzian agertzen diren pertsonaiak aintzat hartuta? Zaila egiten da esaten digutena ontzat ematea. Afera ez da gezurra izatea, egiaren alde handiak ez agertzea baizik. Izan ere,…

Konkistatik haratago…

Audioa infozazpin Urteurren urte honek laster emanen digu azken agurra. 1512ko erasotik 500 urte pasatu dira eta nabarmena izan da gurea, zorionez, oroitzen duen herria dela. Batzuek bestelako planak zituzten urteurren honetarako. Nafarroak Espainiarekin egin omen zuen borondatezko ezkontza alaiaren besta ospatu nahi zuten, itunaren fikzioa errotuz. Herritarron joera ez da hori izan, alta, eta…

Nuevo libro: Más allá de 1512, memoria, política y hegemonía

Tras meses de trabajo un tanto caótico por haber coincidido con otras muchas tareas, con una buena parte de los textos escritos, corregidos o reformulados mientras estaba en Uruguay, Argentina y Chile, sale a la luz mi nuevo libro. Y llega a Durango, salvo problemas de última hora, precisamente cuando se cumplen 15 años de mi…