Egunotan, zorionez, preso politiko aunitz etxera itzultzen ari dira. Haien eta ingurukoen poza gureganatzen dugularik, barnean eta atzerrian dauden guziak etortzen dira gogora, jakina.
Falta diren guzien ongi etorriak ospatu nahi ditugulako, lehenbailehen ospatu ere!
Gabon ama, bi hitz bakarrik
berri on bat zuri emateko;
bukatzen da gure gau luzea
laister nauzu anaien ondoan,
etxe zarrera berriro itzuliz
lehengo kaletan borrokatzeko!
Esaiezu nere lagunei
ez noala esku hutsikan:
Maitatu dut gure aberria,
sufritu dut kate lazgarria,
bainan hargatik etsipen beltzean,
noraezean ez naiz erori!
Ez nuke nahi ilunpe hontan
anai bakar bat lotuta utzi!
Eska zaiezu aberkide guztiei
indar guztiz oihu egin dezaten!
Denok batera atera gaitezen
Zulo hontatik libre izateko!