Oporrak uste baino gehiago luzatu ondotik, hemen naukazue berriro. Webgune honi buruz pentsatzeko parada izan dut, jakina, baita ondorio batzuk atera ere. Lehena komentarioei buruzkoa da: oraindik aurrera argitaratu aintzin moderatuko ditut. Hau da, ez dira automatikoki argitaratuko, orain arte bezala. Erabaki hau, menturaz, ez da batzuen gustokoa izanen, baina hau nire webgunea da eta orain artekoa ikusita, neurri hau hartzea derrigorrezkoa bilakatu da.
Beraz, norbaitek komentarioren bat bidali nahi baldin badu, jakin beharko du ez dudala irainik onartuko. Halaber, ez ditut argitaratuko indarrean dauden legeekiko arazoak ekartzen ahal dituzten aipamenak. Argi dago ez dudala inorren laguntzarik behar espainiar legeekin arazoak izateko. Bestalde, panfletu aspergarriak zabaldu nahi dituenak beste lekuren bat bilatu beharko du.
Hau da lehen aldaketa, baina ez bakarra. Webgunearen irudia aldatuko dut, aurreratu nuenez, eta sare sozialekiko uztarketa hobetu nahi dut. Jaso ditudan ekarpen, proposamen eta hausnarketak eskertu nahi ditut. Webgunea hobetzeko zerbait bururatuz gero, badakizue, ideia guziak ongi etorriak izanen dira.
aupa floren.
hartu dituzun erabakiak zuzenak direla deritzot.tamalez lan gehiago ekarriko dizu erabakiak, baina tira.
“..ideia guztiak ongi etorriak izanen dira.” dira zure azken hitzak eta nik lekukoa hartuz,horra ideia.
bururatzen zait ideiak zabaltzeko foro bat ere izan daitekeela.
hau da, ikusita hitler en bideoak izan duen arrakasta edota arraldeko askatasun egunak;jakina da bururatzen diren antzeko ideia asko burutu gabe geratzen direla lanabes, denbora,jakituria eta abar faltagatik.
nire kasuan denbora eta ordenagailuarekin trebetasun falta da zenbait “okurrentzia” aurrera ez eramateko.justu justu zenbait orritan saltsa maltsa ibiltzekoa naiz besterik ez.(telesur-en astelehenetik ostiralera “dossier” programa ikustea gomendatzen dut bide batez.walter martinez mundiala da.)
laister ertzain promozio bat eman behar dela eta,zera “okurritu” zait.
testu umoretsu batekin
zenbait argazki (ene ze emeroteka egon behar den euskal herrian zehar banatuta) denon gogoetan daude tolosako hilerrikoak,donostian ultraeskuindarrei bostekoa ematen edo guardia zibilekin arma erakustaldiak egiten baso batean.
(upss! denak eaj garaikoak etorri zait.)
musika sartu,zenbait ikus entzunezko ….
power point?
bideoa?
esku orria?
egin nahi duenak erabaki dezala.berak egin behar bait du.
zure orrian, era honetako ideiak elkartrukatzea edo beste ideia batzuk (nik botatakoa agian ez da zure gutokoa) da nire proposamena.
besterik ez floren!
besarkada handi bat nafarroako mendebaldetik.
Aupa Floren:
Ni futbozale izanik (baina futbol liga gorrotatuz, zoritxarrrez), gustoko elkarrizketaen zai, egonezina nagusitzen ari zait. Zure artikuloak ez dira zure ekarpenik onenak, nire iritziz, zurea, zure ekarpenik onena, aurrez aurre, etsaia (ez arerioa)rekin batera egiten dituzuan saioak dira. Niretzako behintzat (ikaragarri gotzaitzen baitut nik buruan darabilzkkidan ideaiak hain maisuki hitzetan nola jartzen duzun ikustean)
Halere, forofotasuna aitzaki, luzeegia egiten ari zait zure ekarpenak irakurtzeko aukerak hainbeste atzendu izana. Laguntza behar badu eskatu, ni prest nago (teknikoki, noski) baita nire ingurua ere. Baina, arren, egoera petral honetan, argi izpiak behar ditugu. Zu eta zulakoak behar zaituzteko ideien arlaona argi izpi bat jar dezazuen. Gara ondo dago pasa dena azaltzeko. Berria ere, ildo beretik, euskarri interesgarria da. Baina asanbladak hain aspergarriak bihurtu zaizkugun honetan, non eztabaidatu (tabernaz at) ez dugunentzat zureak bezalako guneak garaantzitsuaz eta ezinbesteak bihurtu dira. Beraz, animo Floren, zure esfortzua ez da alferrik, ados egon ala ez, asko gara zure ekarpenaren zain gaudenak.
Ez dakit igande iluntze honetan idatzirakoan nola ulertuak izango direna. Horregatik, Floren, bire helburu bakarra zuri animoak emata dela esan nahi dizut.
Animo eta aurrera bolie,
Me alegro de que la pagina siga abierta, tras tu despedida en Agosto ya me temia lo peor. En cualquier caso creo que estoy de acuerdo con las reflexiones que has hecho, particularmente con el tema de lo de leer los posts antes de publicarlos, ya vimos como a alguno se le fue la pluma en Julio.
Una reflexion antes de irme, somos muchos los que de un modo u otro participamos en internet y que compartimos, al menos en lo esencial, una ideologia nacional vasca, y esto se ve en la pleyade de blogs y paginas mas o menos efimeros que surgen por doquier. No estaremos malgastando energias?. Quiero decir, no seria fantastico conseguir aunar todos esos esfuerzos en un proyecto en la red aun mas ambicioso?.
Y ahora si, ya lo dejo, por que no abrir la pagina a otros posts?.
Saludos.