Ez dakit zuei baina niri, Garzonek ez dit batere penarik ematen. Egia da batzuek lepoa moztu nahi diotela, Francoren krimenak ikertzeko ustezko asmoa zela eta, baina aspaldi ezagutzen dugu gizona eta ederki dakigu urteak eta urteak izan dituela frankisten jarduerak epaitzeko eta ez duela urrats bat ere eman. Zergatik? Ez duelako inoiz ere frankistak epaitzeko asmorik izan. Beste batzuek sinetsi nahiko dituzte Garzonen irudikeriak, ni ez naiz epaile-izarraren propaganda iruzurretan galduko.
Labanak mugitzen ari dira Audientzia Nazionalean, baita beste hainbat esparrutan ere. Garzonek lisker horietan gal dezake kargua, beste batzuek orain arte galdu duten moduan. Besterik ez. Boterearen ohiko zikinkeriak dira horiek. Boterea maite dutenen artean gertatzen direnak.
Honek ez du loturarik frankisten krimenak ikertzeko asmoaz. Izan ere, frankisten krimenak ikertu nahi izatekotan, errugabe geldituko litzateke Francok berak izendatutako Juan Carlos Borbon? Garzonek Fraga prozesatu behar zuen, adibidez? Aitortuko zuten gaur egungo estatua kolokan jarriko beharko litzatekeela, frankismoren ondorengoa delako? Finean, frankismoak zuzendutako erreformak ekarri zuen estatu aparatuak bere burua epaitu behar zuen? Eta Garzon zen hau egin behar zuena! Mesedez!
Garzon, el hombre que veia amanecer. Bueno, y el hombre al que Estrasburgo condeno por no investigar las torturas denunciadas en el 92 por decenas de independentistas catalanes y al mejor estilo Gonzalino dijo “He recibido el mensaje” y se largo a investigar las torturas… en Guantanamo.
…Labanak mugitzen ari dira eh,bada,ea mugitzendiren Garzonen potroen bila